XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Jaun Kristo pasatutzen zan
lur apainduan gaiñean,
egun aietan Jesus iltzeko
billatzen zebiltzanean.
Apaizak eta fariseotarrak
iltzea nai zuenean,
Jaunak biotzak argitu zitun
aitortzeko indarrean.

Bere grazia ixuri zuan
Jaunak biotz umilletan,
etzan bakarrik an Palestinan,
baita Ejito lurretan.
Jauna onela aurreratu zan
Jerusalengo bidetan,
biraldu zuan Migel santua
Linbora ordu onetan.

Guraso santu eta profetak,
Linbo-kabernan zeudela,
jarri ziraden danak ikusten
Jesus argitan zeukela.
Ezagutu ta adûratuta
kantatu zien onela:
Jaunari aintza ta alabantza,
aiñ arrigarri zaudela.

Alguztidunak Jesusen aintza
agindu ugaritzeko:
jai-egun artan mundu osuan
bat bakarrik ez iltzeko.
Asko ziraden ilko ziranak,
grazia zan bizitzeko;
agindu zuan etsai guztiak
inpernun ondoratzeko.

Jaunaren lagun aingeru santu
agertzen ziran kantari,
Jerusalena sartu zanean
laga zion astoari.
Jauna sartu zan Eleizan eta
arrituaz jendeari
bota zizkien maiak lurrera
diru-aldatzailleari
.

Aitaren onran bere etxea
Jesusek zaitu nai zuan,
saltzen, erosten zebiltzatenak
kanpora bota zituan.
Jaunak poztuak izan ziranak
mudatu ziran orduan,
beren etxean ospedatzea
iñork nai izan etzuan.

Jarraitu zuan Jaunak Eleizan
erakutsitzen orduan:
nola bear zan errespetua
Aitaren etxe santuan.
Berak augatik basoka bat ur
artu nai izan etzuan,
gero juan ziran Betaniara,
bere Ama an zeguan.

Ama Birjiña erretiruan
egon zan egun osuan,
ikuste partikular batekin
danak ikusi zituan:
Jesus Maixua triunfatzen da
espirituak zeruan,
gizonak nola lurrean zeuden
ta etsaiak inpernuan.